Eguraldi kaxkarra

2007-06-14

Jakingo duzuenez, astebukaera honetako igandean, Saioa mendira ibilaldia egiteko asmoa genuen Jakintza Ikastolako mendizaleok. Baina eguraldiak ez zuen asko lagundu, eguraldi kaxkarra izan bai genuen. Denbora puska bat autobusean jendearen zain egon ondoren, Urbasara joatea erabaki genuen, Saioa alde batera utziz. Handik Urederrarako bidea egin genuen, eta autobusera itzultzerako, primerako eguraldia zegoen. Ondoren kanping batera joan ginen eta korrika itzuli behar izan genuen, berriro eguraldiak txarrera egin zuelako. Ikusten duzuenez, alde batera eta bestera ibili ginen eguraldiarengatik, baina ondo pasa genuen.

Gipuzkoako Mendi Ibilbideak

2007-05-24

Azkenaldi honetan, zer idatzi jakin ezinik nebila, oso blog edo web orri interesgarri bat topatu dut (Gipuzkoako Mendi Ibilaldiak). Bertan, gipuzkoan egin daitezken ibilaldiei buruz informazio interesgarria ematen da eta egia esan, harriturik nago nola den posible gure inguruan horrenbeste bide izateaz. Gainera, ez bakarrik ibilbide motzak, luzeak ere aurkitzen dira.

Adarra, 2007.ko apirilak 22

2007-04-29

Urnieta eta Andoain herrien gainean aurkitzen da mendi hau. Jakintza Ikastolatik talde polita bildu ginen bertara joateko. Egia esan, eguraldi zoragarriaz gozatzeko aukera izan genuen.

Astebukaera honetan…

2007-03-05

Astebukaera hau, besteak baino bereziagoa izan da, izan ere, lagun batzuekin Frantziako mugan izan ginen eskiatzen. Lehenengo egunean, Somport izeneko eski-pista batean izan ginen fondo egiten eta bertan primeran pasa genuen. Bazkaria han jan genuen eta arratsean ere eskien gainean jarri eta han ibili ginen jolasean. Hala ere, ez genuen arratsalde guzia eskiatzen pasa, Canfranc herrira ere joan ginen, bertan oso ezaguna den tren-geltokia ikustera. Gauean, Jacara joan ginen lo egitera eta bertako jatetxe batera afaltzera.
Hurrengo egunean, beste ekintza batzuk genituen egiteko esku-artean, etxera itzultzea adibidez. Hala ere, beste zerbait egin beharko genuen, ezta? Lasai, eguna borobila atera bait zitzaigun. Gosaldu eta herrian buelta bat eman ondoren, bakoitzaren autoan “San Juan De La Peña”-ko monasterioa ikustera joan ginen. Oso polita zen eta oso ondo pasa genuen. Bertan bazkaldu, berriz autoa hartu eta han abiatu ginen, oraingoan, Arbaiungo arroila ikustera. Hemen ikus ditzakezue bai monasterio hartan eta baita Arbaiungo arroilan ere atera nituen argazkiak.

Hau Arbaiungo arroila da.


Hemen berriz, San Juan de la Peñako monasterio barruko bi argazkiak ikus daitezke.

Arroila, jakin dezazuen, bi mendiren arteko pasarteari deitzen zaio eta gehienetan, tartean, erreka bat joaten da.

Elurra ari duenean…

2007-01-25

…berarekin jolasean pasatzen dugu denbora, begira egoten gara nola lurrean itsasten den ikusiz  eta egia  esan, oso ondo pasatzen dugu berarekin. Baina, gauza honak bezala, bere gauza txarrak ere baditu elurrak. Errepidean asko itsasten bada, istripuak sor ditzake eta batzuentzat atsekabe handiak. Gainera, horrenbeste elur egitean, eski pistak ireki eta denok joaten gara bertara eskiatzera,ondo pasatzera,baina oraingoan bezala urtarrila bukaerara arte elurrik gabe egon ez gero,behin irekitzean gainezka egongo dira aipatutako pista horiek. Nire ustez,elurraz gozatzeko onena, mendian egitea da eta herrian egitekotan, piska bat bakarrik, bestela, batzuk nahiko gaizki pasatzen dute gainontzekoek botatako elur bolekin. Lehen esan bezala, onena mendian egitea da.

Froga

2006-09-21

Kaixo denoi:

Ongi etorri blog honetara.

Blog honetan mendiei buruzko informazioa emango dizuet eta batzuetan txango batzuk egiteko ideiak ere bai.

Zuen gustokoa izatea espero dut.

Besterik gabe:

Irati