Eguraldi kaxkarra

2007-06-14

Jakingo duzuenez, astebukaera honetako igandean, Saioa mendira ibilaldia egiteko asmoa genuen Jakintza Ikastolako mendizaleok. Baina eguraldiak ez zuen asko lagundu, eguraldi kaxkarra izan bai genuen. Denbora puska bat autobusean jendearen zain egon ondoren, Urbasara joatea erabaki genuen, Saioa alde batera utziz. Handik Urederrarako bidea egin genuen, eta autobusera itzultzerako, primerako eguraldia zegoen. Ondoren kanping batera joan ginen eta korrika itzuli behar izan genuen, berriro eguraldiak txarrera egin zuelako. Ikusten duzuenez, alde batera eta bestera ibili ginen eguraldiarengatik, baina ondo pasa genuen.