Martxoak 11, Ibilaldi Neurtua Ataunen
2007-03-18Aurreko igandean, hilak 11, mendi-irteera izan genuen Eskolarteko Mendi Txapelketa barruan. Aurtengoa Ataunen ospatua izan da. Ordiziako Jakintza Ikastolatik talde polit batek hartu genuen parte. Oso ibilaldi polita antolatu zuten Ataundarrek, agian luze samarra kontutan izanda azkenaldi honetan Ikastolako gaztetxoak direla mendi-irteeretan gehien parte hartzen dutenak. Zorionak 1. eta 2. mailako ikasleei.

Ataun, San Gregorio auzoan loratu dira elorriak.

Jakintzako gaztetxoak sasoian daude.