Astebukaera honetan…

2007-03-05

Astebukaera hau, besteak baino bereziagoa izan da, izan ere, lagun batzuekin Frantziako mugan izan ginen eskiatzen. Lehenengo egunean, Somport izeneko eski-pista batean izan ginen fondo egiten eta bertan primeran pasa genuen. Bazkaria han jan genuen eta arratsean ere eskien gainean jarri eta han ibili ginen jolasean. Hala ere, ez genuen arratsalde guzia eskiatzen pasa, Canfranc herrira ere joan ginen, bertan oso ezaguna den tren-geltokia ikustera. Gauean, Jacara joan ginen lo egitera eta bertako jatetxe batera afaltzera.
Hurrengo egunean, beste ekintza batzuk genituen egiteko esku-artean, etxera itzultzea adibidez. Hala ere, beste zerbait egin beharko genuen, ezta? Lasai, eguna borobila atera bait zitzaigun. Gosaldu eta herrian buelta bat eman ondoren, bakoitzaren autoan “San Juan De La Peña”-ko monasterioa ikustera joan ginen. Oso polita zen eta oso ondo pasa genuen. Bertan bazkaldu, berriz autoa hartu eta han abiatu ginen, oraingoan, Arbaiungo arroila ikustera. Hemen ikus ditzakezue bai monasterio hartan eta baita Arbaiungo arroilan ere atera nituen argazkiak.

Hau Arbaiungo arroila da.


Hemen berriz, San Juan de la Peñako monasterio barruko bi argazkiak ikus daitezke.

Arroila, jakin dezazuen, bi mendiren arteko pasarteari deitzen zaio eta gehienetan, tartean, erreka bat joaten da.

2 Iruzkin »

URI honetara bidali trackback erreferentziak: http://mendittonttor.blogsome.com/2007/03/05/astebukaera-honetan/trackback/

  1. Aupa Irati:

    Ikaragarri polita zure mezu berri hau. Ez dakizu zein oroitzapen goxoak ekarri dizkidan gogora. Izan ere, 17-18 urte nituela San Juan de la Peña monastegian izan nintzen Arteren Historia ikasten ari nintzela. Zoragarria izan zen eta are gehiago bertan zegoen artzaiaren azalpenak. Ordubete isildu gabe egon zen (ia ni egoten naizen bezala) :-)

    Egilea: Magic — March 9, 2007 @ 7:40 am

  2. Kaixo Magic:

    Gustatu zaizu orduan nire idatzia. Beno, ez dago gaizki, izan ere, beste idatzien artean oso ezberdina izan da hau (egia esan besteak ezin dira kontatu ez direlako oso beteak izan). Baina, beno, pozten naiz zuri gustatu izana. Jarraituko dut idatzi gehiago egiten.

    Egilea: Irati — March 13, 2007 @ 5:37 pm

RSS feed-a mezu honen erantzunentzat.

Iruzkina idatzi

E-posta helbidea beharrezkoa da konfirmazioetarako baina ez da publikatuko, HTML onartzen da: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <code> <em> <i> <strike> <strong>



Spam-aren aurkako neurria: idatzi agertzen zaizkizun zenbakiak, mesedez.