Astebukaera honetan…

2007-03-05

Astebukaera hau, besteak baino bereziagoa izan da, izan ere, lagun batzuekin Frantziako mugan izan ginen eskiatzen. Lehenengo egunean, Somport izeneko eski-pista batean izan ginen fondo egiten eta bertan primeran pasa genuen. Bazkaria han jan genuen eta arratsean ere eskien gainean jarri eta han ibili ginen jolasean. Hala ere, ez genuen arratsalde guzia eskiatzen pasa, Canfranc herrira ere joan ginen, bertan oso ezaguna den tren-geltokia ikustera. Gauean, Jacara joan ginen lo egitera eta bertako jatetxe batera afaltzera.
Hurrengo egunean, beste ekintza batzuk genituen egiteko esku-artean, etxera itzultzea adibidez. Hala ere, beste zerbait egin beharko genuen, ezta? Lasai, eguna borobila atera bait zitzaigun. Gosaldu eta herrian buelta bat eman ondoren, bakoitzaren autoan “San Juan De La Peña”-ko monasterioa ikustera joan ginen. Oso polita zen eta oso ondo pasa genuen. Bertan bazkaldu, berriz autoa hartu eta han abiatu ginen, oraingoan, Arbaiungo arroila ikustera. Hemen ikus ditzakezue bai monasterio hartan eta baita Arbaiungo arroilan ere atera nituen argazkiak.

Hau Arbaiungo arroila da.


Hemen berriz, San Juan de la Peñako monasterio barruko bi argazkiak ikus daitezke.

Arroila, jakin dezazuen, bi mendiren arteko pasarteari deitzen zaio eta gehienetan, tartean, erreka bat joaten da.