Elurra ari duenean…
2007-01-25…berarekin jolasean pasatzen dugu denbora, begira egoten gara nola lurrean itsasten den ikusiz eta egia esan, oso ondo pasatzen dugu berarekin. Baina, gauza honak bezala, bere gauza txarrak ere baditu elurrak. Errepidean asko itsasten bada, istripuak sor ditzake eta batzuentzat atsekabe handiak. Gainera, horrenbeste elur egitean, eski pistak ireki eta denok joaten gara bertara eskiatzera,ondo pasatzera,baina oraingoan bezala urtarrila bukaerara arte elurrik gabe egon ez gero,behin irekitzean gainezka egongo dira aipatutako pista horiek. Nire ustez,elurraz gozatzeko onena, mendian egitea da eta herrian egitekotan, piska bat bakarrik, bestela, batzuk nahiko gaizki pasatzen dute gainontzekoek botatako elur bolekin. Lehen esan bezala, onena mendian egitea da.
Eta mendian bizi garenok? Guk ez al dugu eskubiderik herrira jaisteko? Nire etxeko bideak 60-70 cmko elur geruza du eta ezinezkoa da hemendik irtetea. Gainera, elurraren pisuaren ondorioz, hainbat pinu eta arbolak erori dira eta bidea guztiz moztuta dago.
Nik ere elurra maite nuen, baina orain…
Egilea: Magic — January 25, 2007 @ 2:14 pm
Kaixo Lini:
Badakit nik kontatutakoa ez zaizula asko gustatu eta ez gaizki hartu baina “Horrela Lini ez da etorriko” jartzeko asmoa nuen. Baina, ez naiz hain gaiztoa.
Beno, Lini, ikusi duzu blogean egin ditudan aldaketak?
Espero dut baietz.
Besterik gabe:
…Irati…
Egilea: Administrator — January 25, 2007 @ 7:42 pm
Orain elurra baino gehiago, izotza dago eta gaur san juan bosco denez neri erdi mozkor batzuek izotza jaurtiki didate. Baina jarriko al zenuke esteketan nire bloga? tenisasko.blogsome.com da capichi?
Egilea: aoiarbide — January 26, 2007 @ 4:08 pm
Aupa Irati:
Oso ona Alexek gauzak eskatzeko duen estiloa. Eta zure estilo aldaketak ikusi ditut. Ongi dago.
Bestalde, asko gustatu zait IKTeroak blogean utzi duzun iruzkina. Biba zu!!!
Egilea: Macig — January 28, 2007 @ 8:41 pm