Sagastarrira mendi-irteera

2006-11-22

Aste honetako igandean (2006.eko azaroak 26-ean), ibilaldi polit bat dugu Jakintza Ikastolako Mendi taldearekin, Sagastarriko kobara.

Abiapuntu, Urkilagako lepoa izango dugu Ataungo Aia auzoan. Bertan, Lareoko urtegira doan pista alde batera utzi eta Agaozko gainera doan bidea hartuko dugu. Aldapa gogorrak izerdia atera araziko digu, baina eguraldia lagun, goian izango dugu geure saria, izan ere, bertako bistak zoragarriak dira. Zeharka-zeharka jarraituz, Sastarriko basoan, kobazulorako bidea bilatu beharko dugu. Zuloaren zirrikituak ikusten ordubete bat pasa ondoren, sarreran bertan merezitako hamaiketakoa egingo dugu. Ondoren, Lareoko urtegitik pasatuz Akerretako bidetik Lizarrustira jaitsiko gara. Aspaldi, garraio tren txiki batek egiten zuen bidetik.

Lizarrustin zain izango dugu etxera itzuliko gaituen autobusa.

4 Iruzkin »

URI honetara bidali trackback erreferentziak: http://mendittonttor.blogsome.com/2006/11/22/sagastarrira-mendi-irteera/trackback/

  1. Aupa Irati:

    oso informazio interesgarria hemen ematen duzuna. Nolanahi ere, maizago idatziko bazenu eskertuko genizuke.

    Animo eta ekin lanari!!!

    Egilea: Magic — November 23, 2006 @ 6:06 pm

  2. aupa irati:
    oso ondo zozaz , segi infoemazia idazten.
    nik ideia bat eman nahi dizut. Ea gustatzen zaizun.
    Ideia, adibidez, munduan dagoen mendirik andienaren informazia lortu eta bertan idatzi.
    …..oihana…… agur ea ideia gustatzen zaizun.

    Egilea: oihana — November 30, 2006 @ 9:16 am

  3. Kaixo Irati, oso interesgarria mendi irtera hori, ea bete batean horrelako beste irteera bat idazten duzun eta ni ere joango naiz.

    Egilea: shantalen — December 14, 2006 @ 4:18 pm

  4. Kaixo Mikel:
    Aspaldi honetan kontrolez gainezka gaude eta etxekolanak baita ere ditugula,zaila egiten da gauza asko idaztea, baina, saiatuko naiz gabonetako opor hauetan nire bloga aldatzen, hau da, gauza gehiago idazten saiatuko naiz. Besterik gabe:
    …Irati…

    Egilea: Administrator — December 21, 2006 @ 9:16 am

RSS feed-a mezu honen erantzunentzat.

Iruzkina idatzi

E-posta helbidea beharrezkoa da konfirmazioetarako baina ez da publikatuko, HTML onartzen da: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <code> <em> <i> <strike> <strong>



Spam-aren aurkako neurria: idatzi agertzen zaizkizun zenbakiak, mesedez.